Gure Zerbitzuak

  • Bideo korporatiboen bidez, hainbat enpresaren ikuspuntu eta balioak transmititzen espezializatu gara. Zure enpresaren irudia indartzea da gure helburua, betiere duen nortasuna mantenduz.

  • Musika talde guztiek behar dute klip on bat. Izan ere, zure aurkezpena da, zure irudia, zure musika plazaratzeko beharrezko gehigarria. Ez bakarrik hainbat kanaletan zabaltzeko aukera ematen dizulako, baizik eta, bideo eran ikusten den aldioro, entzun ere egiten delako.

  • Bezeroak enpresaren egoeraz jakitun mantentzeak, konfiantza, hurbiltasun eta segurtasun osoa ematen die. Ekintzaren estaldura osoa edo partziala eskaintzen dugu , eta egoera bakoitzean beharrezkoak diren giza errekurtso eta materialak jarriko ditugu zure esku.

  • Gaur errodaje-ekipo profesional berrienak ditugu: HD kamerak (4K), garabia, travelling-ak, steadycam-ak eta airetik hartzeko irudietarako drone-ak. Zure proiektuaren emaitza ezin hobea lortzeko, edizio eta postproduziorako beharrezko bitartekoak ditugu; besteak beste, animazioak, grafismoak, efektuak eta behar duten irudien zuzenketak egiteko.

Gehiago Traola-ri buruz

Begiratu gure portfolio profesional zabala. Bertan, hainbat gai eta arlotako lan inspiratzaileak aurkituko dituzu, gure bezeroen behar espezifikoetara beti bikain egokitzen direnak.

BISITATU GURE PORTFOLIOA

COWORKING

LEKEITIO

Enpresa Sarea

2020an sortu zen Lekeitio inguruko enpresak sortu eta garatzeko espazio bezela. Helburua enpresaren kostuak murriztea eta guztion arteko sare bat sortzea da.

ETXEKO BAKARDADEARI AURRE EGIN

Bulegoa behar duzu bezeroekin batzeko? Edo eta duzun enpresa hori maila altuagora eraman nahi duzu?

Hemen Espazio multifuntzional eta modernoak ditugu zure esku jartzeko. Horrela, irudi profesionalagoa emateaz gain, zure enpresaren produktibitatea handituko duzu.

Zure beharrizanetara egokitu gaitezke eta lana baldintzarik onenetan egingo duzu.

B U L E G O I T X I A

Astean 90€ + BEZ.   /    Hilean 275€ + BEZ.

Guztiek dute beharrezko hornidura eta, horrez gain, beste espazioetan dauden zerbitzu guztiak doakoak dira. Erabilera pribatua izan arren, garbitasuna ere ziurtatzen dugu.

G U N E Z A B A L A

Egunean 14€ + BEZ.   /    Astean 55€ + BEZ.  

/  Hilean 160€ + BEZ.

Gune zabaleko mahai guztiek dute telematikoki lan egiteko interneta eta beharrezko horniduraz gain gainerako espazioetan dauden zerbitzuak erabili daitezke.

B A T Z A R G E L A

20€ Ordua + BEZa

Pantaila, Bideo Deiak, Arbela, Kafe Gunea, erlaxatzeko Gunea, Egunero 9:00-etatik 20:00etara.

5 Izar Google-eko iritzietan

"Astebetez egon nintzen eta gustatu zitzaidan. Lekua oso erosoa da eta lanerako gunea bikaina. Erosotasunak, hozkailua, mikrouhin-labea edo kafe-makina. Giro ona eta atsegina sortzen da".

— A n e   A . V

"Nire ohiko lantokia Lekeition. Lana eta oporrak uztartzen laguntzen dit. Leku ona eta ondo girotua, lasaia, zentrala, konexio ona, ordutegi luzea, oso gomendagarria”.

— J o s u   B i l b a o

"Urte bat egon nintzen han lanean eta oso gustora. Leku zoragarria, profesionala eta lan egiteko aproposa. Gomendatzen dut".

— A r a n t z a   B e n g o e t x e a

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan